XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez duzu usteko ba zuk, hori txantxetako lana denik!.

AMAL: Noski lana dena! Nola gustatuko litzaidakeen! Zergatik ari zara barrezka? Bai, badakit zuk ere lan asko egiten duzula....

Eguerdian, hain bero handia egiten duenean, eta dena isiltasunean dagoenean, zure gongoa entzuten da: Don, don, don... Eta inoiz, gauean bapatean esnatzean, tximeleta itzalita dagoenean, iluntasunean zure gongoa entzuten dut, behin eta berriz oso astiro: Don, don, don.

ZAINTZAILEA: Hor dator nagusia! Banoa, zeren zurekin hizketan harrapatzen baldin banau konponduta nago....

AMAL: Nagusia? non? ZAINTZAILEA: Hemen da jadanik, begira.

Hor saltoka datorrela dirudien aterkin palmazko hori, ez al duzu ikusten? Hori.

AMAL: Erregeak aginduko zion hemengo nagusia izateko, ez da ala?.

ZAINTZAILEA: Erregeak... ez! Morroi kaskajoa da! Zirikatzea baino besterik ez du gogotan!.

Bazeneki... Ahal duen guztia eta gehiago egiten du gozogabea izateko, eta ez du inork ere ikusi nahi.

Hori da bera bezalakoak direnak atsegin dutena, beti jendea zirikatzea.

Beno, banoa.

Aldegin nagiok! Bihar goizean goiz pasatuko naiz hemendik eta herrian gertatukoen berri ekarriko dizut... (Irten egiten du).